Sasiko garagarnoa

“Sasiko garagarnoa” etxeko garagarnotegi (biziki) tipi bat da.
Aiherran kokatua, bere inguruari lotua: Euskaraz bizi da, tokiko malta eta lupuluak erabili nahi ditu, ahalaz ekologikoak.

Abentura ustekabean abiatu zen: eskainitako liburu bat, lehen entsegua, urte batzuetako esperimentazioak, porrotak eta kausitzeak, eta mundu bat irekitzen zaizunaren sentsazioa…

Sasitik sasira, usu gure herria eraikitzen den bezala…